XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurrean helmuga zeukan, bera hemen zegoen eta Patxi han, oso atzean.

Zera gertatzen ari zen: berak, Enekok, lehenen iritsi nahi zuen helmugara.

Horixe zen dena.

Ez zion Patxiri irabazten utzi nahi.

Berak irabazi nahi zuen!

Hamar metro falta ziren.

Orain ala inoiz ez.

Lehen erabakitakoa egin ezik, neskek garbitu egingo zuten.

Bost metro.

Orain ala inoiz ez.

Ziur zegoen: neskak haraino iritsiko baziren, beraiek ere ezin izango zuten gelditu eta lasterketa galdu.

Hiru metro.

Orain ala inoiz ez.

Metro bat!

Orain.

Kito!

Eta helmuga zeharkatu zuen.

(Inoiz ez).

Aurpegian garailearen irribarrea nagusitu zitzaion.

Irabazi egin zuen!

Irabazi egin zuen!

Begiak itxi zituen, txaloen hotsak eta oihuak gehiago gozatu ahal izateko.

Gero, begiak irekitzean, Ainhoaren begirada hotz eta zorrotza ikusi zuen.

Eta Mirenena.

Eta Anerena ere bai.

Denak zorionak esaten eta zoroen pare txaloka ari zitzaizkion, hiru begi pare izan ezik.

Begi haiek errukirik gabe begiratzen ari zitzaizkion.

Huts egin zien, tamalez.

Lasterketa irabazteko tranpa egitea bezalaxe zen.